LEGE OHARRA ETA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK
www.karkarcar.coop
I. INFORMAZIO OROKORRA
Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoa betetzeko, jarraian webgune honi buruzko informazio datu orokorrak ematen dira:
www.karkarcar.coop (aurrerantzean, webgunea) gunearen titularra KarKarCar Gizarte Ekimeneko Sozietate Kooperatiboa da (IFZ: F71441224), Nafarroako Merkataritza Erregistroan honela inskribatuta dagoena:
Ordezkaria: Iban Echandi Vicente
Helbidea: Nicanor Beistegui k. 10, behea, atzealdea 31009 Iruñea
Harremanetarako telefonoa:
Faxa: 948 31 23 74
Harremanetarako emaila: info@karkarcar.coo
II. ERABILERARAKO ZEHAZTAPEN ETA BALDINTZA OROKORRAK
Baldintzen xedea: webgunea
Erabilerarako baldintza orokorren (aurrerantzean, baldintzak) helburua da webgunerako sarbidea eta erabilera arautzea. Baldintzen ondorioetarako, webgunetzat hartuko dira: pantaila interfazeen kanpoko itxura, modu estatikoan zein dinamikoan, hau da, nabigaziorako zuhaitza; pantaila interfazeetan nahiz nabigaziorako zuhaitzean integratutako elementu guztiak (aurrerantzean, edukiak); eta, hala badagozkio, erabiltzaileei eskainitako lineako zerbitzu edo baliabide guztiak (aurrerantzean, zerbitzuak).
KarKarCarrek, edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe, webgunearen itxura eta konfigurazioa alda ditzake, baita bertako eduki eta zerbitzuak ere. Beraz, erabiltzaileak badaki eta onartzen du KarKarCarrek noiznahi eten, desaktibatu eta/edo ezeztatu ahalko dituela webguneko edozein elementu edo elementu horietarako sarbideak.
Webgunera sartzea librea da eta, oro har, doakoa; beraz, webgunea erabiltzeagatik, erabiltzaileak hornitzailearekin kontratatutako telekomunikazio sarearen bidezko konexio kostua besterik ez du ordaindu beharko.
Baliteke erabiltzaileak harpidetza edo aurretiko erregistroa egin behar izatea webguneko zenbait eduki edo zerbitzutara heltzeko.
Erabiltzailea
Erabiltzailea da webgunean sartzen eta nabigatzen duena, erabiltzaileen artean eta erabiltzailearen eta KarKarCarren artean elkarri eragiteko presatutako espazioak barne (iruzkinak eta blogging espazioak, esaterako). Hortaz, webgunean nabigatzen hasten den lehen unetik hemen ezarritako baldintza guztiak onartzen dira, baita horiei ondoren egindako aldaketak ere. Edonola ere, kasu bakoitzean nahitaez bete beharreko lege araudia aplikatu beharko da. Azaldutakoaren garrantziarengatik, erabiltzaileari gomendatzen zaio baldintzak irakurtzea webgunea bisitatzen duen bakoitzean.
KarKarCarren webguneak askotariko informazio, zerbitzu eta datuak eskaintzen ditu. Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunea egoki erabiltzeko erantzukizuna, horren barnean daudelarik:
- KarKarCarrek emandako informazioa, edukiak, zerbitzuak eta datuak baldintza hauetan xedatutakoaren kontra ez erabiltzea; ezta legediaren, moralaren edo ordena publikoaren kontra ere. Alegia, erabiltzaileak ez ditu eskuratutako eduki, zerbitzu eta datuak inola erabiliko hirugarrenen eskubideak edo webgunearen funtzionamendua kaltetzeko.
- Webguneko eduki edo zerbitzu jakin batzuetara sartzeko formularioetan erabiltzaileak emandako informazioaren egiazkotasuna eta zilegitasuna. Nolanahi ere, erabiltzaileak berehala emango dio KarKarCarri formularioetan erregistratutako informazio desegoki erabiltzea posible egiten duen edozein gertakariren berri, identifikatzaile eta pasahitzen lapurreta, galera edo baimenik gabeko sarrera, esaterako, kasu horietan beharrezko deuseztapena gauzatzeko.
KarKarCarrena da honako iruzkin eta ekarpenak ezabatzeko eskubidea: legea urratzen dutenak, pertsonen duintasunaren kontrakoak, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak edo pornografikoak, spamming-ak, gazteen edo haurren aurkakoak, ordena edo segurtasun publikoaren aurkakoak edo, bere ustez, argitaratzeko egokiak ez direnak.
Nolanahi ere, KarKarCar ez da izango erabiltzaileek iruzkinen edo blogging eta partaidetzako tresnen bidez emandako iritzien erantzulea.
Webgunean sartze hutsak ez dakar KarKarCarren eta erabiltzailearen arteko inolako harreman komertzialik.
Erabiltzaileak adierazten du adinez nagusia dela eta baldintza hauekin bat egiteko gaitasun juridiko nahikoa duela. Izan ere, KarKarCarren webgune hau ez da adin txikikoentzat. KarKarCarrek ez du inolako erantzukizunik betekizun hori betetzen ez bada.
Webgunea batez ere Espainian bizi diren erabiltzaileei zuzenduta dago. KarKarCarrek ez du ziurtatzen webguneak hortik kanpoko legeak betetzen dituenik, guztiz edo partzialki. Erabiltzailea beste toki batean bizi bada edo egoitza beste toki batean badu eta webgunean sartzea edo nabigatzea erabakitzen badu, bere erantzukizunpean egingo du, eta ziurtatu beharko du sarbide eta nabigazio horrek aplikagarri zaion tokiko legeria betetzen duela. Beraz, KarKarCarrek ez du bere gain hartuko sarbide horretatik erator daitekeen erantzukizunik.
III. WEBGUNEAN SARTZEA ETA NABIGATZEA: BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA BAZTERTZEA
KarKarCarrek ez ditu bermatzen webgunearen, edukien edo zerbitzuen jarraitutasuna, erabilgarritasuna eta baliagarritasuna. KarKarCarrek ahal duen guztia egingo du webguneak egoki funtzionatzeko, baina ezin du bermatu webguneko sarbidea etengabea eta akatsgabea izatea; beraz, ez du horrelako arazoengatik erantzukizunik hartuko.
Era berean, ezin du bermatu webgunearen bidez eskuratutako edukia edo softwarea akatsgabea izatea eta erabiltzailearen sistema informatikoari kalterik ez egitea (softwarea edo hardwarea); beraz, ez du erantzukizunik hartzen egoera horrekin lotutako ondorioengatik. Izan ere, KarKarCarrek ez du inolako erantzukizunik izango webgunean sartzeagatik, nabigatzeagatik edo gunea erabiltzeagatik sor litezkeen galera edo kalteengatik, sistema informatikoetan gertatutakoak eta birusek eragindakoak ez ezik, bestelakoak ere.
KarKarCarrek ere ez du bere gain hartuko webgune honen erabilera desegokiak erabiltzaileei eragin diezazkiekeen kalteen erantzukizuna. Halaber, ez da erantzule izango, inola ere ez, telekomunikazioetan gerta litezkeen eten edo akatsengatik.
IV. ESTEKEI BURUZKO POLITIKA
KarKarCarren webgunean erabiltzaileak eskura ditzake hirugarrenek sortutako edo kudeatutako webguneetara lotzeko sarrerak (estekak, bannerrak, botoiak), direktorioak eta bilaketa motorrak.
Horien guztien helburua da erabiltzaileei Interneteko informazioa bilatzeko modua erraztea eta informazio hori eskura jartzea, baina ezin da gune horietan sartzeko iradokizun, aholku edo gonbidapentzat hartu.
KarKarCarrek ez ditu estekatutako gune horietan eskuragarri dauden produktuak eta/edo zerbitzuak eskaintzen edo salerosten, ezta hirugarrenen bidez ere.
Beraz, ez ditu bermatzen esteken bidez eskuratutako eta bere jabetzakoak ez diren guneen eskuragarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna.
Izan ere, KarKarCarrek ez du, inola ere, beste webguneetako edukia berrikusiko eta ez ditu zainduko estekatutako guneetako produktuak, zerbitzuak, edukiak, fitxategiak eta bestelako materialak.
Hortaz, KarKarCarrek ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik, webgunean estekatuta egon arren, kudeatzen ez dituen webguneetako eduki, komunikazio, iritzi, produktu eta zerbitzuetara sartzeagatik, horiek erabiltzeagatik edo horien kalitate eta zilegitasunagatik sor daitezkeen kalte eta galerengatik.
Bestalde, erabiltzaileak edo hirugarren batek beste webgune batean KarKarCarren webgunea estekatzen badu, zera jakin behar du:
Ezin da webguneko eduki edo zerbitzurik erreproduzitu — ez osorik, ez partzialki — KarKarCarren berariazko baimenik gabe.
Ez da onartzen KarKarCarren webguneari buruz, edo bertako eduki eta zerbitzuei buruz, adierazpen faltsu, zehaztugabe edo okerrak egitea.
Hiperesteka izan ezik, esteka egiten duen webguneak ez du KarKarCarren webguneko inolako elementurik erabiliko, KarKarCarrek berariaz emandako baimenik ez badu, webgunea Espainiako ordenamendu juridikoak ezarritako jabetza intelektual gisa babestuta baitago.
Azkenik, hiperesteka ezartzeak ez du esan nahiko KarKarCarren eta esteka egiteko erabiltzen den webgunearen titularraren artean harremanik dagoenik, ezta KarKarCarrek webgune horretan eskaintzen diren edukiak, zerbitzuak edo jarduerak ezagutu eta onartzen dituenik ere, eta alderantziz.
V. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
KarKarCar, berez edo lagapen hartzaile gisa, webgunearen jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra da, baita bertan dauden elementuena ere; horien adierazpen ez zehatz gisa: irudiak, soinuak, audioak, bideoak, softwareak, testuak, markak, logotipoak, kolore konbinazioak, egitura, diseinua, erabilitako materialen hautaketa eta funtzionatzeko, sartzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren ordenagailu programak, besteak beste. Horrenbestez, ordenamendu juridiko espainiarrak babestutako jabetza intelektual gisa hartuko dira eta, ondorioz, Espainiako eta Europako Erkidegoko araudiak aplikatuko zaizkie, baita gaiari buruz Espainiak sinatutako nazioarteko itunak ere.
Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualari buruzko legean xedatutakoaren arabera, KarKarCarren baimena izan ezean, berariaz debekatuta dago web orri honetako eduki guztiak edo batzuk erreproduzitzea, banatzea eta jendaurrean zabaltzea. Debekuaren barne dago webguneko eduki guztiak edo zati bat helburu komertzialetarako erabiltzea, edozein direla euskarriak eta bitarteko teknikoak.
Hortaz, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du KarKarCarren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak errespetatzeko. Webguneko elementuak ikusi, inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ditzake, baldin eta erabilera pertsonalerako bada, soilik. Alta, erabiltzaileak ez ditu webgunean instalatutako babesak eta segurtasun sistemak ezabatuko, aldatuko edo manipulatuko.
Erabiltzaileak edo hirugarren batek uste badu webguneko edozein edukik jabetza intelektuala babesteko eskubideak urratzen dituela, berehala jakinarazi beharko dio KarKarCarri, “Lege oharra eta erabilera baldintza orokorrak” dokumentu honetako “Informazio orokorra” atalean harremanetarako agertzen diren datuen bidez.
VI. LEGE EKINTZAK, LEGEDI APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
KarKarCarrek ahalmena izango du beharrezkotzat jotzen dituen akzio zibil edo penalak aurkezteko, webgunea eta edukiak behar ez bezala erabiltzeagatik edo baldintza hauek ez betetzeagatik.
Erabiltzailearen eta KarKarCarren arteko harremana Espainian indarrean eta aplikatzekoa den araudiaren arabera arautuko da. Hemen adierazitako baldintzen interpretazioari edo aplikazioari buruzko edozein eztabaida sortuz gero, aldeek jurisdikzio arruntaren mende jarriko dituzte beren gatazkak; hau da, zuzenbidearen arabera dagozkien epaile eta auzitegien mende.
Webgunea erabiltzeko “Lege oharra eta erabilera baldintza orokorrak” dokumentu honen gaztelaniazko bertsioa 2024/03/27an sortu zen, honako txantiloia erabilita: “Plantilla de aviso legal y condiciones de uso“.


