Planetak krisi klimatiko larria bizi du. Hori eragiten duten faktoreetako bat erregai fosilen kontsumoan oinarritutako mugikortasun eta garraio eredua da. Gaur egun, biztanle gehienak kutsatutako hiri eta herri osasungaitzetan bizi dira, ibilgailu pribatuek erabat hartutako gune ezatseginetan. Autoaren jabetza indibidualaren paradigma iraungi da, auto pribatuek, kutsatzeaz gain, gutxi erabiltzen eta leku publiko handia hartzen baitute. Aldaketa behar da eta gure esku dago.
KarKarCarrek herri atseginak lortu nahi ditu, mundu atseginean. Argi du egiten ez dena dela ibilbiderik jasangarriena eta, ahal den guztietan, joan-etorriak oinez, bizikletaz, garraio publikoan edo partekatutako ibilgailuan egin behar direla. Hortaz, ibilgailuaren erabilera pribatuan oinarritutako mugikortasunetik ibilgailua eta ibilbidea partekatzen dituen mugikortasunera pasa nahi dugu; azken horrek garraio eredu eraginkor eta jasangarriak sortzeko gauza izanen diren pertsonak, erakundeak eta kolektiboak elkartuko ditu eta. Gaur egun, teknologiak aukera ematen du gero eta ibilgailu gutxiagoko mugikortasuna diseinatzeko eta, ondorioz, gero eta berotegi efektuko gas gutxiago emititzeko.



