COOKIEI BURUZKO POLITIKA

www.karkarcar.coop

Webgune honetan sartzeak cookieak erabiltzea ekar dezake. Cookieak erabiltzaile bakoitzaren nabigatzailean — nabigatzeko erabiltzen dituen tresnetan — gordetzen diren informazio kantitate txikiak dira. Horien helburua da zerbitzariak informazio hori gogora dezan eta, gero, soilik cookiak inplementatu zituen zerbitzari horrek irakurtzeko aukera izan dezan. Cookiek nabigazioa errazten dute, adiskidetsuagoa egiten dute, eta ez dute nabigaziorako erabilitako gailua kaltetzen.

Cookieak prozedura automatikoak dira eta erabiltzaileak webgunean egindako bisitan zehaztutako lehentasunei buruzko informazioa biltzen dute. Hala, erabiltzailea ezagutu eta webgunearen erabilera pertsonaliza dezakete; akatsak identifikatzen eta konpontzen ere lagun dezakete.

Cookien bidez bildutako informazioak zera jaso dezake: webgunean egindako bisiten data eta ordua, ikusitako orriak, webgunean egondako denbora eta aurretik eta ondoren bisitatutako guneak. Cookie batek, ordea, ezin du erabiltzailearen telefono zenbakia edo harremanetarako beste daturik atxiki. Ezin du, halaber, erabiltzailearen disko gogorretik informaziorik atera edo datu pertsonalik lapurtu. Izan ere, modu bakarra dago cookie fitxategiak erabiltzailearen informazio pribatua izan dezan: erabiltzaileak berak informazio hori zerbitzariari ematea.

Pertsona bat identifikatzeko aukera duten cookieak datu pertsonaltzat hartzen dira. Beraz, webguneko pribatutasun politika aplikatzen zaie eta horiek erabiltzeko beharrezkoa da erabiltzailearen baimena. Izan ere, lanketa hasi aurretik, benetako eta baiezko erabakian oinarritutako adostasunaren eskaera jakinarazi behar da. Baimena bertan behera gelditu ahalko da eta dokumentatua izango da.

Cookie propioak

Erabiltzailearen ordenagailura edo bestelako gailura bidaltzen diren cookieak dira, eta KarKarCarrek soilik kudeatzen ditu, webguneak hobeki funtziona dezan. Biltzen den informazioa webgunearen kalitatea eta edukia hobetzeko erabiltzen da, baita erabiltzaileen esperientzia ere. Izan ere, cookie horiek aukera ematen dute erabiltzailea ohiko bisitaria dela jakiteko eta haren lehentasunekin bat egiten duten edukiak eskaintzeko.

Hirugarrenen cookieak

Karkarcar ez diren erakundeek erabiltzen eta kudeatzen dituzte, webgunea eta erabiltzaileen esperientzia hobetzeko, Karkarcarrek berak eskatutako zerbitzuak gauzatu ahal izateko. Hirugarrenen cookieak erabiltzeko helburu nagusiak dira, batetik, sarbideen estatistikak lortzea eta, bestetik, nabigazioari buruzko informazioa aztertzea; hau da, erabiltzailearen eta webgunearen arteko elkarreragina ezagutzea.

Esaterako, honakoak biltzen dira: bisitatutako orrialde kopurua, erabilitako hizkuntza, sarbidearen IP helbidearen tokia, erabiltzaile kopurua, bisiten maiztasuna eta errepikapenak, bisitaren denbora, erabilitako nabigatzailea edo bisita egiteko erabilitako operadorea eta gailu mota. Bildutako informazioa webgunea hobetzeko, behar berriak atzemateko eta erabiltzaileei eduki eta zerbitzu ezin hobeak eskaintzeko. Nolanahi ere, informazioa modu anonimoan biltzen da, webgunearen joerei buruzko txostenak erabiltzaile indibidualak identifikatu gabe egiten baitira.

Nahi izanez gero, cookieei buruzko informazio gehiago, pribatutasunari buruzko argibideak edo cookie motaren  deskribapena, ezaugarri nagusiak eta iraungitze aldia kontsulta daitezke gune honetan: Google Analytics

Cookieak hornitzeko ardura duten entitateek hirugarrenei laga ahal izango diete jasotako informazioa, baldin eta legeak hala eskatzen badu edo informazioaren lanketa hirugarren batek egiten badie.

Cookieak desgaitu, baztertu eta ezabatu

Erabiltzaileak desgaitu, baztertu eta ezabatu ditzake, osorik edo partzialki, bere gailuan instalatutako cookieak, nabigatzailea horretarako konfiguratuz (besteak beste, Firefox, Chrome, Safari, Explorer). Cookieak baztertzeko edo ezabatzeko prozedurak ezberdinak direnez nabigatzaile bakoitzean, erabilitako nabigatzaileak berak emandako jarraibideetara jo beharko du erabiltzaileak. Cookieak ez erabiltzea erabakiz gero, osorik edo partzialki, webgunea erabiltzen jarraitu ahal izango du, baina baliteke bertako zenbait erabilera mugatuta gelditzea.

 

“Cookieen Politika” dokumentu honen gaztelaniazko bertsioa 2024/03/27an sortu zen, online honako txantiloia erabilita: “Plantilla de política de cookies web gratis“.

Cookiei buruzko politika

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Financiado por la Unión Europea - NextGenerationEU
Unión Europea - NextGenerationEUPlan de Recuperación, Transformación y Resiliencia