WEBGUNEAREN PRIBATUTASUN POLITIKA

www.karkarcar.coop

I. PRIBATUTASUN POLITIKA ETA DATUEN BABESA

Indarrean dagoen legedian ezarritakoarekin bat, KarKarCarrek (aurrerantzean, baita webgunea ere) konpromisoa hartzen du beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatzeko, bildutako datuen arriskuari dagokion segurtasun mailaren arabera.

Pribatutasun politikak barne hartzen dituen legeak

Aipatutako pribatutasun politika Interneteko datu pertsonalak babesteari buruz Espainian eta Europan indarrean den araudiaren araberakoa da. Zehazki, honako arau hauekin bat egiten du:

  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (DBEO).
  • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa (DBLO).
  • 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onartzen duena.
  • 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzkoa.

Datu pertsonalen lanketaren arduradunaren nortasuna

KarKarCarren jasotako datu pertsonalen lanketaren arduraduna honako hau da: KarKarCar Gizarte Ekimeneko Sozietate Kooperatiboa(IFZ: F71441224) Nafarroako Merkataritza Erregistroan honela inskribatuta dagoena:

Ordezkaria: Iban Echandi Vicente (aurrerantzean, tratamenduaren arduraduna)

Helbidea: Nicanor Beistegui, 10 – behea atzealdea 31009 Iruñea Nafarroa

Harremanetarako telefonoa: 948 31 23 74

Harremanetarako emaila: info@karkarcar.coop

Datu Pertsonalen Erregistroa

DBEOn eta DBLOan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu KarKarCarrek bere guneko formularioen bidez bildutako datu pertsonalak gure fitxategian txertatuko direla eta KarKarCarren eta erabiltzailearen artean adostutako konpromisoak erraztu, arindu eta bete ahal izateko landuko direla, baita erabiltzaileak betetako formularioetan azaldutako harremanari eusteko edo erabiltzaileak egindako eskaera edo galderei erantzuteko ere. Era berean, DBEOn eta DBLOn aurreikusitakoarekin bat etorriz, DBEOren 30.5 artikuluan aurreikusitako salbuespena aplikatu behar denean izan ezik, lanketa jardueren erregistroan helburuen arabera egindako lanketak eta DBEOn ezarritako gainerako inguruabarrak zehaztuko dira.

Datu pertsonalen lanketari aplika dakizkiokeen printzipioak

Erabiltzailearen datu pertsonalen lanketak bete beharko ditu DBEOren 5. artikuluan eta Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 4. artikuluan eta hurrengoetan jasotako honako printzipio hauek:

  • Zilegitasun, leialtasun eta gardentasun printzipioa. Erabiltzailearen baimena beharko da uneoro, datu pertsonalak biltzeko helburuei buruzko informazio guztiz gardena eman ondoren.
  • Helburua mugatzeko printzipioa. Datu pertsonalak helburu zehatz, esplizitu eta legitimoekin bilduko dira.
  • Datuak minimizatzeko printzipioa. Helburuetarako behar-beharrezkoak diren datu pertsonalak baino ez dira jasoko.
  • Zehaztasun-printzipioa. Datu pertsonalak zehatzak izango dira eta eguneratuta egongo dira.
  • Gordetzeko epea mugatzeko printzipioa. Datu pertsonalak gordeko dira soilik datuak landu behar diren bitartean erabiltzailea identifikatu ahal izateko.
  • Osotasun eta konfidentzialtasun printzipioa. Datu pertsonalak segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko moduan landuko dira.
  • Erantzukizun proaktiboaren printzipioa. Datuen lanketaren arduradunak aurreko printzipioak betetzen direla ziurtatzeko erantzukizuna izango du.

Datu pertsonalen kategoriak

Karkarcarrek identifikazio datuak besterik ez ditu lantzen. Beraz, inoiz ez du lantzen DBEOren 9. artikuluak jasotako kategoria bereziko datu pertsonalik.

Datu pertsonalak lantzeko lege oinarria

Datu pertsonalak lantzeko legezko oinarria adostasuna da. Beraz, KarKarCarrek agintzen du erabiltzailearen berariazko baimen egiaztagarria eskatuko duela, bere datu pertsonalak helburu zehatz baterako edo batzuetarako lantzeko.

Erabiltzaileak emandako baimena edozein unetan deuseztatzeko eskubidea izango du. Baimena kentzea ematea bezain erraza izango da. Arau orokor gisa, baimena kentzeak ez du webgunearen erabilera baldintzatuko.

Erabiltzaileak bere datuak inprimakien bidez eman behar dituenean edo eman ditzakeenean kontsultak egiteko, informazioa eskatzeko edo webguneko edukiarekin zerikusia duten beste arrazoiengatik, jakinaraziko zaio zein datu diren betetzeko nahitaezkoak, xedea den ekintza gauzatzeko ezinbestekoak direlako.

Datu pertsonalen lanketaren helburuak

KarKarCarrek honako helburu hauekin biltzen eta kudeatzen ditu datu pertsonalak: webgunearen eta erabiltzailearen artean ezarritako konpromisoak erraztu, arindu eta bete ahal izatea; erabiltzaileak betetako formularioetan zehaztutako harremanari eustea eta eskaerei edo galderei erantzutea.

Era berean, datuak helburu komertzialekin erabili ahalko dira: pertsonalizazio operatiboa eta estatistikoa; KarKarCarren helburu sozialaren berezko jarduerak; datuak atera, biltegiratu eta horien marketin azterketak egitea, eskainitako edukia erabiltzaileari egokitzeko eta webgunearen kalitatea, funtzionamendua eta nabigazioa hobetzeko asmoz.

Datu pertsonalak jasotzen diren unean datu pertsonalen lanketaren xede espezifikoen berri emango zaio erabiltzaileari; hau da, bildutako informazioari emango zaion erabileraren edo erabileren berri.

Datu pertsonalak gordetzeko denbora

Datu pertsonalak lantzeko behar den gutxieneko denboran baino ez dira gordeko, eta, nolanahi ere, ez epe honetan baino gehiago: 18 hilabete edo erabiltzaileak datuak ezabatzeko eskatzen duen arte.

Datu pertsonalak jasotzen direnean, datuok gordetzeko epearen berri emango zaio erabiltzaileari, edo, hori ezinezkoa denean, epe hori zehazteko erabiliko diren irizpideen berri.

Datu pertsonalen hartzaileak

Erabiltzailearen datu pertsonalak hartzaile edo hartzaile kategoria hauekin partekatuko dira: Google Analytics

Datuen lanketaren arduradunak datu pertsonalak hirugarren herrialde edo nazioarteko erakunde bati emateko asmoa badu, datu pertsonalak lortzen diren unean erabiltzaileari jakinaraziko zaio datuak zein hirugarren herrialderi edo nazioarteko erakunderi emateko asmoa duen eta esango dio Batzordeak egokitzeko erabakiren bat hartu duen ala ez.

Adingabeen datu pertsonalak

DBEOren 8. artikuluan eta Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 7. artikuluan ezarritakoa errespetatzeko, 14 urtetik gorakoek soilik eman ahalko dute baimena Karkarcarri beren datu pertsonalak modu zilegian lantzeko. Beraz, 14 urte baino gutxiagoko adingabeen kasuan, gurasoen edo tutoreen baimena beharko da datuen lanketa egiteko, eta legezkoa izango da soilik horiek baimena eman duten neurrian.

Datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna

KarKarCarrek konpromisoa hartzen du beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatzeko, bildutako datuen arriskuari dagokion segurtasun mailaren arabera, honakoak lortzea helburu: datu pertsonalen segurtasuna bermatzea; jasotako, gordetako edo landutako datuak istripuz edo legez kontra deusezta, gal edo alda ez daitezen eta, azkenik, baimenik gabe datuak eskura edo komunika ez daitezen.

Webguneak SSL (Secure Socket Layer) ziurtagiria dauka, datu pertsonalak modu seguruan eta konfidentzialean transmititzen direla ziurtatzen duena; izan ere, datuen transmisioa zerbitzariaren eta erabiltzailearen artekoa da, erabat zifratutako edo enkriptatutako atzeraelikaduran.

Hala eta guztiz ere, KarKarCarrek ezin du bermatu Interneten menderaezintasuna; hau da, ezin du ziurtatu ez dela hackerrik edo datu pertsonaletara iruzurrez sartzeko asmoa dutenik izango. Horregatik datuen lanketaren arduradunak konpromisoa hartzen du erabiltzaileari jakinarazteko, bidegabeko atzerapenik gabe, baldin eta datu pertsonalen segurtasuna urratzen bada eta horrek pertsona fisikoen eskubide eta askatasunentzat arrisku handia ekar badezake. DBEOren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, ondorio hauek dituztenak dira datu pertsonalen segurtasunaren urraketak: jasotako, gordetako edo beste modu batez landutako datuak ustekabean edo legez kontra suntsitzea, galtzea edo aldatzea; baita datuak baimenik gabe komunikatu edo eskuratzea ere.

Beraz, datu pertsonalak konfidentzialtzat hartuko ditu lanketaren arduradunak eta konpromisoa hartuko du bere langileek, elkartekideek eta informazioa izan dezakeen pertsona orok datuen konfidentzialtasuna zain dezaten. Helburu horrekin, beharrezko informazioa emango die eta lege betebehar edo kontratu baten bidez konfidentzialtasuna behar bezala betetzen dutela bermatuko du.

Datu pertsonalen lanketatik eratorritako eskubideak

Erabiltzaileak KarKarCarren gaineko eskubideak ditu, izan ere, DBEO Erregelamenduak eta Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak zenbait eskubide aitortzen dizkio erabiltzaileari, KarKarCarren aurrean gauzatu ahalko dituenak, zehazki, datuen lanketaren arduradunari zuzenduta:

  • Sartzeko eskubidea. Erabiltzaileak eskubidea du KarKarCar bere datu pertsonalak lantzen ari den ala ez jakiteko eta, hala bada, bere datu pertsonal zehatzei eta KarKarCarrek egin duen edo egiten duen lanketari buruzko informazioa lortzeko, baita, besteak beste, datu horien jatorriari eta egindako edo aurreikusitako komunikazioen hartzaileei buruz eskura dagoen informazioa ere.
  • Zuzentzeko eskubidea. Erabiltzaileak eskubidea du bere datu pertsonalak aldatzeko, baldin eta datu horiek okerrak badira edo, lanketaren helburuak kontuan hartuta, osatugabeak badira.
  • Ezabatzeko eskubidea (“ahazteko eskubidea”). Indarrean dagoen legeriak kontrakoa ezartzen ez badu, erabiltzaileak eskubidea du bere datu pertsonalak ezabatzeko honako kasu hauetan: datuak jada ez badira beharrezkoak bildu edo landu ziren helburuetarako; erabiltzaileak datuen lanketarako baimena kendu badu eta lanketak beste lege oinarririk ez badu; erabiltzailea lanketaren aurka badago eta lanketarekin jarraitzeko beste arrazoi legitimorik ez badago; datu pertsonalak legez kanpo landu badira; datu pertsonalak legez ezabatu behar badira; datu pertsonalak 14 urtetik beherako adingabe bati informazioaren gizarteko zerbitzuen zuzeneko eskaintza baten ondorioz lortu badira. Datuak ezabatzeaz gain, lanketaren arduradunak, eskuragarri dagoen teknologia eta hori aplikatzearen kostua kontuan hartuta, arrazoizko neurriak hartuko ditu datu pertsonalak lantzen ari diren arduradunei jakinarazteko erabiltzailearen eskaera dela datu pertsonal horiekiko edozein esteka deuseztatzea.
  • Lanketa mugatzeko eskubidea. Erabiltzaileak bere datu pertsonalen lanketa mugatzeko eskubidea dauka honako egoera hauetan: erabiltzaileak bere datu pertsonalen zehaztasuna inpugnatzen duenean; lanketa legez kontrakoa denean; lanketaren arduradunak jada ez dituenean datu pertsonalak behar, baina bai erabiltzaileak erreklamazioak egiteko; erabiltzaileak datuen lanketaren aurka egin duenean.
  • Datuen eramangarritasunerako eskubidea. Datuak bitarteko automatizatuen bidez lantzen badira, erabiltzaileak eskubidea izango du arduradunak bere datu pertsonalak eman diezazkion formatu egituratu batean, erabilera arruntekoa eta irakurketa mekanikokoa, baita lantzeko beste arduradun bati emateko ere. Teknikoki posible den guztietan, lanketaren arduradunak zuzenean helaraziko dizkio datuak bigarren arduradun horri.
  • Aurka egiteko eskubidea. Erabiltzaileak eskubidea dauka bere datu pertsonalak landu ez daitezen edo KarKarCarrek datuon lanketa bertan behera utz dezan.
  • Lanketa automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko eskubidea, profilak egitea barne. Erabiltzaileak bere datu pertsonalen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki indibidualizatu baten objektu ez izateko eskubidea dauka, profilak egitea barne, indarrean dagoen legeriak kontrakoa ezartzen ez badu.

Hortaz, erabiltzaileak bere eskubideak gauzatu ahal izango ditu, datuen lanketaren arduradunari zuzendutako jakinarazpen idatzi batean “DBEO-www.karkarcar.coop” erreferentziarekin batera honakoak erantsita:

  • Erabiltzailearen izen-abizenak eta NANaren kopia. Ordezkaritza onartzen den kasuetan, beharrezkoa izango da erabiltzailea ordezkatzen duen pertsona modu berean identifikatzea (izen-abizenak eta NANaren kopia) eta ordezkaritza egiaztatzen duen agiria gehitzea. NANaren fotokopiaren ordez nortasuna egiaztatzen duen zuzenbideko beste edozein bide baliozkoa erabili ahalko da.
  • Eskaeraren arrazoi espezifikoen edo eskuratu nahi den informazioaren azalpena.
  • Jakinarazpenak jasotzeko helbidea.
  • Data eta eskatzailearen sinadura.
  • Egiten den eskaera egiaztatzeko dokumentu baliagarri oro.

Eskabidea eta erantsitako dokumentuak honako posta-helbidera edo helbide elektronikora bidaliko dira:

Posta-helbidea: Nicanor Beistegui, 10 – behea atzealdea 31009 Iruñea Nafarroa

Helbide elektronikoa: info@karkarcar.coop

Hirugarrenen webguneetarako estekak

Webguneak hiperestekak edo estekak izan ditzake, KarKarCar ez den beste hirugarren batzuen web orrietara sartzeko aukera ematen dutenak, eta, beraz, KarKarCarren menpe ez daudenak. Webgune horien titularrek datuak babesteko politika propioa izango dute eta, hortaz, kasuan kasuko fitxategien eta pribatutasun praktiken erantzukizuna.

Erreklamazioak kontrol agintaritzari

Erabiltzaileak uste badu, indarrean dagoen araudiaren arabera, bere datu pertsonalak lantzerako moduan arazo edo arau hausteren bat dagoela, eskubidea dauka babes judizial eraginkorra izateko eta erreklamazioa helarazteko kontrol agintaritza bati, zehazki ohiko bizilekua edo lantokia duen estatuan edo ustezko arau haustearen gertatu den tokian. Espainiako kontrol agintaritza Datuak Babesteko Espainiako Agentzia da (https://www.aepd.es/).

II. PRIBATUTASUN POLITIKA HONEN ONARPENA ETA ALDAKETAK

Beharrezkoa da erabiltzaileak pribatutasun politika honetan jasotako datu pertsonalen babesari buruzko baldintzak irakurri izana eta horiekin ados egotea, baita bere datu pertsonalen tratamendua onartzea ere, tratamenduaren arduradunak tratamenduari ekin ahal izan diezaion adierazitako moduan, epeetan eta helburuetarako. Webgunea erabiltzeak webgunearen pribatutasun politika onartzea dakar.

KarKarCarrek bere pribatutasun politika aldatzeko eskubidea izango du, bere irizpidearen arabera, edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren lege, jurisprudentzia edo doktrina aldaketa batek eraginda. Pribatutasun politika honen aldaketak edo eguneratzeak ez zaizkio esplizituki jakinaraziko erabiltzaileari. Beraz, orrialde hau aldian behin kontsultatzea gomendatzen zaio erabiltzaileari, aldaketen edo eguneratzeen berri izan dezan.

Webgune honetako pribatutasun politika eguneratu zen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren arabera (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera egokitzeko.

 

Webgune honetako “Pribatutasun Politika” dokumentu honen gaztelaniazko bertsioa online sortu zen 2024/03/27an, honako txantiloia erabilita: “Plantilla de política de privacidad web gratis“.

Pribatutasun politika

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Financiado por la Unión Europea - NextGenerationEU
Unión Europea - NextGenerationEUPlan de Recuperación, Transformación y Resiliencia